Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

DENBORA

 

 

Perquè viure és combatre la peresa
de cada instant i restablir la fonda
dimensió de tota cosa dita.
Podem amb cada gest guanyar nous àmbits
i amb cada mot acréixer l'esperança.
Serem allò que vulguem ser.

(Miquel Martí i Pol.
Viure és combatre la peresa)

 

 

Hemengo aldi

eta adio

bertigo zorabio

egia da

denbora doala arraio

abiadura handiko

trenean garraio

baina zer du balio

leihotik begira

joatea soraio?

 

Landa horietan

esperoan izanik

marrubizko ezpainak

muxika axalezko matelak

gasnazko mingainak

uharri begi berdeak

hegazti hordiek

habiatako nahi lituzketen

besapeak

opil goxozko magalak

enbor zangoetatik zintzilik

sagar aztalak;

nahi adina lur

buztinezko bihotzak

amilka erortzeko

zilipurdika ibiltzeko

bertan iraulka jostatzeko

gure errota buruekin

aspertu arte aritzeko

lantzeko jorratzeko

sortzeko berretzeko

gure aitzur eskuekin

dzingi-dzanga

ereiteko goldatzeko

eraikitzeko asmatzeko

 

Egia da

denbora doala arraio

abiadura handiko

trenean garraio

baina zer du balio

leihotik begira

joatea soraio?