Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

INOZENTEAK

 

 

Abortua ez baitzen libre

Pilula oraindik asmatu ez

Kondoia nola erabili ez jakin

Jaio eta segituan amaren tititik kendu

“amesgaizto bat izan dun; bertzerik ez”

eta zaku itxietan preso

San Migel zubitik beheiti

putzura bota zintuztegun

 

Hainbertze

kattakume

eta xakurkume

 

Inongo haize zirimolak

ez zuen sekula

inolaz ere erauziko

zuen esne usaina

ama dohakabe haien gogotik

 

Baina guk orduan

ez genituen aditzen

zuen auria intziri marraska isilak

ur nagien azalean

lerratzen

Txingudiko badiaraino

 

Nongo zerutan bizi ote zarete?