 
	Aurkibidea
 
EUSKALDUNA
VARIATIONS (2)
 
Likenez laru eta berde
harri zurien begiak.
Erreka ondoan garabia
iharturik eta lerden.
 
Denborak berton ditu eten
—horditurik— bere hariak:
odol-hautsetan burdinazko haragiak,
itsasoak herdoil-gernua du edaten.
 
Milioi erdi tonako bapora
eta hamar mila langileren nasa:
zapatatik hartu behar dut arnasa,
ahoak egin dagian heiagora
 
harrien begietara, argiaren ahora
—liken laru eta berde, oi!—,
lerden iharturik datzan garabira.
Behinolako nasa eta bapora:
horditurik datza hemen denbora.