Aurkibidea
GRAN VIA AVENUE
Maniki / panpina / andrakilen buruak
erakusleihoetan
kimioterapiaren ostean
gutariko beste edonor
legez
manikien buruak erakusleihoetan
kimioterapiaren ondoko buruak
buruak erakusleihoetako manikiek
ilerik barik, ileak galdurik
kimioterapiaren ostean legez
—Vogue, Elle, Marie Claire,
Man!—
metalezko sagarreko harrak
paseoan
eta
kimioterapiaren osteko buruak
erakusleihoetan. Erakusleihoetan
—trilita, dinamita, kryptonita—
manikien buruak ile barik
kimioterapia eman zaionari legez
—zu zeu ere
Bat-Man,
Cat-Woman,
modan zoaz-eta,
bakea—
hiritarrak paseoan erakusleihoaren
parean manikiak terapia kimikoa
jasan ostean legez —eri bizi-bizien
laztana:
izpiak, erradiazioak; metalak:
beruna, titanioa, burdina; eta
gas arinen pisua: argona, feona—
kimioterapiaren ostean ileak
galdutakoak legez
manikiak. Manikiak / panpinak /
andrakilak / kimioterapiaren osteko
buruak lakoekin:
gorputzak artez
besoak airean josita begietan
argirik ez soina jantzita modan
zein eder!
—eros, eros, eros!—
Kimioterapiaren
osteko buruak lakoak:
manikienak.
Kosmopoliko hiritarrak / metalezko
sagar azaleko harrak / paseoan
manikien parean. Kosmopolia
arratsaldez. Zorion betean.