Kilkerren hotsak
Kilkerren hotsak
2003, nobela
248 orrialde
84-95511-57-6
azala: Robert Capa, Garbiņe Ubeda
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 
Kilkerren hotsak
Edorta Jimenez, 2003

Edorta Jimenezen bosgarren nobela duzu Kilkerren hotsak. Espioi nobela da, eta aldi berean nobela historikoa eta inbestigaziozkoa. Uriarte espioia du protagonista, 36ko Gerran izan zituen aginduak eta lanak kontatzen dituena. Hari horietatik tiraka, dokumentu ezezagunak eta benetakoak ere agertuko ditu, adibidez: Alejandro Mallona alkate errepublikarraren fusilamenduari buruzkoak.

elkarrizketak:
kritikak:
Gerrako kilkerrak, Maider Ziaurriz, Berria, 2003-10-08
«Kapituluak laburrak dira, eta informazioa dosi neurtuetan ematen du; hau da, gaia mamitsua izan arren, istorioa pixkanaka argitzen doa, eta aise irakurtzen da. Irakurketa gomendagarria da, beraz, Euskal Herriko historiaz zertxobait gehiago ikasteko ere balio baitu».
Historiaren fikziozko erretratu ozena, Mikel Asurmendi, Irunero, 2003-12-01
«Nobela gure historiaren pasarte esanguratsu baten isla eta ispilua da, gure iragan —aski— hurbileko errealitatearen agerkaria. Iraganekoa izanagatik gaurko errealitatea ulertzeko literatur ahalegina».
Fusilatuen hotsak, Albaro Rabelli, Deia, 2003-12-16
«Mallonaren fusilameduaren nondik norakoen azalpena liburuaren alderik indartsuena bada, zuzen-zuzena eta suspense apur batez eta guzti kontatuta, orohar eleberri honen fikzio maila, baita planteamendu narratibo osoa ere, ahula begitantzen zait».
Orainetik oroimenera bidaia, Oier Guillan, Gara, 2003-12-27
«Oro har narrazioa bere urrats guztietan oso ondo lotuta dagoela iruditzen zait. Uriarte pertsonaia gakoa da kontaketan, betiere bisitariaren kontrapuntu egokiarekin».
Mallonaren berbaroa, Markos Zapiain, Berria, 2004-01-06
«Baina goibelagoa da oraindik egia osoa. Eta dagoeneko ez dut itxurak egiten aritu beharrik. Galtzekorik ezer ez edukitzeak egiazaleago egiten du gizona. Beraz, aitor dut: Uriarte eta Jimenez eskuzabalegiak izan dira nirekin».
Kilkerren hotsak, Ines Buenetxea, Axular, 2004-07-01
«Euskaldunon historia hurbilaren pasarte esanguratsuenetako batean oinarritutakoa den heinean, gaurko errealitatea ezin hobeto azaltzen duen lan honetan euskaldun askok eta askok bere etxekoen historiaren irakurketarekin topo egingo du».