Haragizko amoreak
Haragizko amoreak
2010, poesia
88 orrialde
978-84-92468-17-1
azala: Joseba Barrenetxea
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 
Haragizko amoreak
Omar Nabarro, 2010

Izenburuak gaztigatzen digun bezala, amodiozko poemak dakartza Omar Nabarroren Haragizko amoreak liburuak. Erotismorako jaidura du etengabe, eta bildumaren amaieran senideenganako maitasun eztia. Bere lehenbiziko poema liburua plazaratu eta 25 urtera, Edorta Jimenezek indartsu segitzen du hitzaren bitartezko mundua eraiki eta deseraikitzen, batetik bestera ibiltzen. Gorputzak hartzen duen mundua, oraingo honetan.

kritikak:
Maitasunaren mundua, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2010-03-26
«Hogei urte baino gehiago igaro dira Omar Nabarro poeta, luma zintzilikatu, poetaren jantziak armairu gotorrean lagata, galdu egin zela, poetak galtzen diren toki horretan, alegia hiztegian. Handik ezin dira erraz atera eta ezin dira barnerago joan, harrapatuak baitaude adjektiboen eta substantibo kuttunen artean, azentuen loturaz».
Udaberria heldu da, Igor Estankona, Argia, 2010-03-28
«Libertateri kantatzen dio idazleak. Zentzumenei. Gozamenari eta oinazeari. Profetak bezala erakusten digu bidea. Ez du erlijio berririk inauguratu, baina liburu honek gogorarazten digu ondo idaztea, plazerez idaztea, ironiaren domeinua eta erritmoaren kadentzia berreskuratu beharreko baloreak direla gure poesian, era honetako poesian».
Amodioa eta denbora, Javier Rojo, El Correo, 2010-05-01
«Idazkeraren aldetik, liburua pixka bat berezia dela esan behar da, baina duintasun osoz aurkeztu daiteke irakurleen aurrean, arrunkeria gainditu eta benetako poesia egiten jakin baitu Omar Nabarro sinatzen duen poetak».
Haragiaren deia etsia, Ainara Maia, Gara, 2010-08-06
«Poema-liburuaren hasieran haragialde eta lurralde miragarria hitzeman dit, bideak eta mapak erakutsiz, haragizko geografia irakatsiz, eta sagarraren debekuaz gaindi jauzi egitera gonbidatuz».