Haragizko amoreak
Haragizko amoreak
2010, poesia
88 orrialde
978-84-92468-17-1
azala: Joseba Barrenetxea
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

 

ALDARRI EGITEN DU
HARAGIAK

 

Txibien sasoia da itsaspean.

Arrantzale zaharrak ba, isilean

artatsu atontzen du batela,

goizak guztiz argitu orduko

eme bizien bila abiatzeko.

Lehorrean ondurik dira sagarrak.

 

Ekia bere goia jotzekotan dela

arrantzaleak portura egiten du;

txibia emeak, hegalean haria josita,

uretan preso bizirik uzten ditu

txibia arrak bila etor dakizkien.

Gereziak ere ondurik dira lehorrean.

 

Odolek min ematen dute zainetan

eta labarren ertzean suak piztuko dira

basapikondoak ere kez laztantzeko.

Okaranen azala zimeltzen hasita

hordituko dira begiak txakolinaren

iluntzeko dirdiraz, ezpainak ere ondurik.

 

Biharamunean arrantzalea goiz jagiko da

salabardoa harturik txibia emeen deira

inguratu diren txibia arren bila.

Lehorrean suaren hondarrak artean bero,

madariak ere ondurik direla esango didazu

leihoaz bestaldeko baratzeari begira biluzik.

 

Igaroko zaie txibia emeei sasoia,

ez zaie berriro arrik inguratuko

eta arrantzaleak karnatarako zatituko ditu azkenak.

Sagarrak behera jausiko dira madariak lez

eta aramuek lan isilen nazioa josten segituko dute

masustak oraindino ondurik ez badira ere.

 

Txibien sasoia da ba orain itsaspean.

Lehorrean ondurik dira sagarrak,

bidegabekeriak aurrera egiten du

eta hitza mailu ezin bihurturik minez

aldarri egiten du haragiak

bizitza bera den zauriaz

                          zauriturik gozatzeko.