Kilkerren hotsak
Kilkerren hotsak
2003, nobela
248 orrialde
84-95511-57-6
azala: Robert Capa, Garbiņe Ubeda
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

 

Nobelako gudontziak

 

Císcar

Errepublikaren Gobernuaren agindupeko destruktorea. Ofizialen artean baziren faxisten askotxo. 1933an eraikia, 2.175 tona higiarazteko gai zen 36 korapiloko abiadan. 120ko 4 piezaz eta 76,6ko torpedo-jaurtitzaile batez hornitua. Eskifaia 175 lagunek osotua zen. Gudontzi honi buruz kontatzen direnak, denak historikoak dira.

 

Gipuzkoa Boua (Mistral ohia)

Lurrunezko eta burdinazko oskoldun PYSBEko bakailaontzia, Falmouth-en (Ingalaterra) Cox & Co. Ltd. Engineers Ltd. enpresak Mistral izenaz eraiki zuen. Bilbora joan zen Pasaiako ebakuazioan (1936-IX-13). BIAk (Bizkaiko Itsas Armada Errepublikarrak) artilatua izateko hautatu zuen eta Eusko Jaurlaritzak bereganatu zuen (1936-X-30). Urria erdian hasi zen lanean, eta geroago Gipuzkoa izena jarri zioten (1936-XII-09); horren ostean erabat sartu zen Euzkadiko Gudontzidian. Asko erabili zuten kanpainan zehar, eta matxurak izan zituen Matxitxakoko gudatean (1937-III-05). Bilbo ebakuatzean Santoñara pasa zen; bertan desartilatu eta ondoren Bordelera (1937-VIII-28). Kortsario ontzi bihurtzea pentsatu zen; 101,6ko mm-ko bi pieza ezarri zitzaizkion berriro eta baita 47mm-ko beste bi ere, baina plana ezin izan zen gauzatu eta Frantzian izan zen gerra bitartean. Armadoreei 1939an itzuli eta 1966an zehatu zuten.

Juan Pardo San Gil

Euzkadiko Gudontzidia

(Untzi Museoa, Donostia, 1998)

 

Jaime I.

Errepublikaren Gobernuaren agindupeko korazatua, 1914an eraikia. 15.000 tona higiarazteko gai zen 16 korapiloko abiadan. 305ko 8 pieza eta 101ko 2 zituen, 854 lagunek osaturiko eskifaiak maneiatuak. Eskifaiako gehienak anarkistak ziren.

 

José Luis Díez

Errepublikaren Gobernuaren agindupeko destruktorea, 1928an eraikia. 2.087 tona higiarazteko gai zen 36 korapiloko abiadan. 120ko 5 piezaz eta 76,6ko torpedo-jaurtitzaile batez hornitua. Eskifaia 175 lagunek osotua zen. Gudontzi honi buruz kontatzen direnak, denak historikoak dira.

 

Nabarra Boua (Vendaval ohia)

Lurrunezko eta burdinazko oskoldun PYSBEko bakailaontzia, Eskoziako Aberdeen-en Hall Russell & Co. Ltd. enpresak Vendaval izenaz eraiki zuen. Bilbora joan zen Pasaiako ebakuazioan (1936-IX-13). Bizkaiko Defentsa Batzarrak Bilbo-Baiona arteko itsas lotura gisara erabili zuen. BIAk (Bizkaiko Itsas Armada Errepublikarrak) artilatua izateko hautatu zuen eta Eusko Jaurlaritzak bereganatu zuen (1936-X-30). Urri bukaeran hasi zen lanean, eta geroago Nabarra izena jarri zioten (1936-XII-09); horren ostean erabat sartu zen Euzkadiko Gudontzidian. Asko erabili zuten kanpainan zehar, eta hondoratu egin zuen Canarias gurutzontzi frankistak Matxitxakoko gudatean (1937-III-05).

Juan Pardo San Gil

Euzkadiko Gudontzidia

 

Velasco

Errepublikaren aurka altxaturikoen agindupeko destruktorea, 1923an eraikia. 1.315 tona higiarazteko gai zen 34 korapiloko abiadan. 101,2ko 3 pieza eta 47,6ko 2 zituen, 86 lagunek osaturiko eskifaiak maneiatuak.