Anemometroa
Anemometroa
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-85-0
azala: Kenneth Noland
azalaren diseinua: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
2002, poesia
 

 

Nagasaki Dresde Gernika odola eta batez ere ezkerreko aldean hildako umea besoetan duen emakumeari aire triunfaleko zezenaren ondoan umearen leihoak barrurantz irekita azala gogoratu betirako bonbarderoari begira-gira umea begira ari da hiria laster moztuko duten haria eta erdi errea ardi larrea zure irribarrea. Inoiz esan ezin izan nizuna hemen da. Bele beltzek ikatzezko dadoak mokoetan. Min eman nahi dizute laztana inoiz esan ezin izan nizuna hemen da. Segundo bat lehenago dena, segundo bat geroago hondarrak eta hondar gehiago errautsen gazi-geza ezereza guztia alferrik guztia zero. Heriotza biltegi erraldoi bat bihurtu da atzera historia histeria difteria zehaztasunez errepikatuz kalkatuz kopiatuz doa izterretan hesteetan bekoki oraindik gazteetan lorontziak ttua horrorea bider mila zati kea eta horrela. Gauzak badoaz eta badatoz baina batez ere joan doaz odola eskutik eskura paisaje bolkaniko hau baino ez da geratzen teatro apokaliptiko hau

      gerizpe bakar bat

      lotsa bakar bat

      txori bakar bat

      txori guztien izenean odola kantatzen.