Anemometroa
Anemometroa
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-85-0
azala: Kenneth Noland
azalaren diseinua: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
2002, poesia
 

 

ITZULERA

 

Nire erdialdea ez dago hemen.

Gela gudaldi estatiko eta isilean higatuz doa

eta galtzen ari naiz nabarmen.

Forma jakinik gabeko zerbait bihurtu da

arratsaldea leihoan.

Lenny Kravitzen disko bat falta zait

eta txarrena da ez dakidala nori ostia

utzi nion.

Berdin dio.

Jantzi egingo naiz eta deitu egingo zaitut eta

geratu egingo gara eta ez zara agertuko

eta eskailerak jaisten ditut oihuak edo gosea

jaisten diren antzera

ikustezin

eta kalean behera berriro gogora dezaket

zer den

arnasa hartzea.

Gauez egindako likidoa naiz,

gel ilun bat.

Tabernara sartzean ez dut inor hiltzeko gogorik

errege bihozberak zerbeza hotza eskatzen du

eta argi ahulek non izan zara

      non izan zara

      non izan zara

esaten didate belarrira

edo hori uste dut.