Anemometroa
Anemometroa
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-85-0
azala: Kenneth Noland
azalaren diseinua: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
2002, poesia
 

 

BIDAIA

 

Bizitza platano azala baino galkorragoa dela

konturatu zenean

eskukada bat izar edatera atera zen

zortzietako trenean.

Pentsatzen aritu zen

leihotik ikus zezakeen paisaje ontza hari begira

zeinen arin desagertzen den guztia.

Ondoan esertzen zirenak ere

erantzun baten bila

edo beraien buruak berraurkitzera

irten ziren bulegoetatik

fabriketatik eta kafetegietatik.

Sustraietara itzuli nahi zuten.

Seguruenik horregatik ari ziren

bata bestearen sorbaldan

bisonteak marrazten.