Aurkibidea
Noiz datorren Momo
Zurekin hitz egitea oihanera itzultzea da
Gaua oraindik bataila irabazi barik
All songs recorded live in autumn, 1997
Margarita bortitzak eta uterora itzuli
Bizitzaren jabetza gorputzen gain
Inperio garaia
Fortunak ez ditu ausartak laguntzen
Atzeko atea
Aurkibidea
Noiz datorren Momo
Zurekin hitz egitea oihanera itzultzea da
Gaua oraindik bataila irabazi barik
All songs recorded live in autumn, 1997
Margarita bortitzak eta uterora itzuli
Bizitzaren jabetza gorputzen gain
Inperio garaia
Fortunak ez ditu ausartak laguntzen
Atzeko atea
ASTELEHENEAN EZTANDA EGIN ZUEN BIZITZAK
Gela erdi-ilunean oraindik
altzarien forma konkretua bilatzen zuen
begizuloak kafez edo lurrez beteta
balitu bezala.
Jaiki zenean ispiluek ez zuten irudirik itzultzen.
Gas hilgarri baten itxurapean pasillotik abiatu zen.
Nekatuta zegoen amodioa beti norbaitekin egiteaz,
amodioa norbaiti egitea behar zuen
apur bat lasaitzeko
apur bat agintzeko
apur bat bera sentitzeko berriro.
Maite ez zuen norbait behar zuen.
Gauean kamarera gazte hura gonbidatzea ideia ona
iruditu zitzaion.
Gauzak berriro horrela
gutxi gora-behera bere lekuan ikusteak
poztu egin zuen nolabait.
Dutxa hotza hartu zuen eta biluzik ibili zen
etxetik
besoak zabalik oreka galtzera
jolasten,
ore
ka galtzera
txikitan bezala alfonbra gainean.
Zoriona baino askoz gozoagoa iruditu zitzaion
sentipen neutro hura.
Eguerdi aldera zerua azkenengoz erre zen
eta hegazkinak su bolatan amildu ziren
lantzean figura desberdinak marraztuz.