Anemometroa
Anemometroa
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-85-0
azala: Kenneth Noland
azalaren diseinua: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
2002, poesia
 

 

IA BETI PANDORA

 

... eta Hefestok modelatu zintuen buztinez

buztinez bizitza eman zizun

hitza

gaztetasuna

Jainkosen edertasuna

eta jada mortalen artean

gizateriaren gaitz guztiak biltzen zituen kaxa

ireki

zenuen

munduan zehar karga hura zabalduz

eta kaxaren hondoan

itxaropena baino ez zen gelditu

ordutik gara pertsonak

ordutik sentitzen dugu oinazea

ordutik daukagu arrain tropikal bat sabelean

Pandorari eskerrak gara gu

ez dugu bueltatu nahi zorion osora

perfekzio aspergarrira.

Inoiz ez.

Hemen egin nahi dugu barre eta negar

altzo berera itzuli arte.

Itzuleran gogoratuko dugun guztia

frutarbolak izango dira,

kotoi zatiak.

Irudituko zaigu guztia

ur tanta batean gertatu dela

kupula hartatik erortzean

pozik

erdi biluzik

lurrin astun bat bezala heriotzarantz.