Anemometroa
Anemometroa
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-85-0
azala: Kenneth Noland
azalaren diseinua: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
2002, poesia
 

 

EZ DAGO HAIN GARBI

 

Gogoratzen naiz hotel hartako taberna

nahiko iluna zela

eta hiru metrok banatzen zituztela

gure edalontziak.

Etorkizunera salto eginez hurbildu nuen aulkia

eta ze izen zuen galdetu nion.

Berak abileziaz aldatu zuen gaia.

Zigarro bat opatu nion.

Ez dakit hartu zidan.

Egia da nire gelara igotzea proposatu niola

korapiloa izan ginen

haginka egin nion

argitu egin zuen

eta beharbada

hurrengo goizean

jadanik jantzita zegoenean

eta atea ixtear

nik esan nion lehenengoz

maite nuela.

Baina ez al da lausoagoa guztia?

Ez al zidan berak ere

antzeko zerbait esan

agian askoz lehenago

bezperan tabernara sartu eta segituan

begien bitartez

edo bularren mugimendu batekin?