Anemometroa
Anemometroa
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-85-0
azala: Kenneth Noland
azalaren diseinua: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
2002, poesia
 

 

BIHAR EGUN HANDIA IZANGO DA

 

Izter gazteei begira nago.

Eskua luzatzen dut eta ez dakit ze izen jarri

ukitzen ari naizenari.

Sandaliak kendu

ezpata bazter batean utzi

eta etxera sartu gara.

Ahotsarekin gerezi helduak utzi nahi nizkioke

entzumenean.

Horregatik hitz egokiaren bila bidaiatzen dut

ontzian hegaztien bila abiatu ohi naizen

pazientzia berberarekin.

Merkatutik gentozela jakin ahal izan dut

kristauei ihesi zeharkatu zituela mendiak

eta zoriontsu dagoela ni bere ugazaba

berria izateaz.

Oraindik ez dauka jainkorik

baina laster tenplura eramango dut

petaloz bataia dezaten

berandu bataiatzen diren guztien antzera.

Ilea laztandu diodanean lotsaren aureola

urratu diodala sentitu dut.

Zahartzaroan bere ondoan ihartuko naiz

berak garbituko dizkit hankak esnearekin

eta harpa jotzen ikasiko du herrian.

Bere bular arrosak ibis bi bezain tente daude

gogotsu

desiratzen dutena seinalatuz.

Keinu batekin ezetz esan diot

lotara joan behar duela

bihar egun handia izango dela

emakume bihurtuko baita

eta nire usaina eta abizenak hartu.

Irribarrean jaioterria nola ahazten zuen

sumatu ahal izan diot.

 

Atean geratu naiz biluztu

eta ohean etzan den arte.

Ordaindu dudanari gutxi deritzot,

Bizantzioko saltzaileak esaten zuena baino

askoz ederragoa da.