Anemometroa
Anemometroa
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-85-0
azala: Kenneth Noland
azalaren diseinua: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
2002, poesia
 

 

BAT

Maite nauzun jakiteko

lorea mutilatu behar badut,

nahiago dut duda horrekin

hil.

 

BI

Ikustearekin ez al duzu nahikoa?

zergatik eduki nahi duzu gorria?

azkenean ihes egingo dizu bilatzen duzunak

(laztanduz eta laztanduz

arrosak hondatu egiten dira).

 

HIRU

Gezurra da loreak atsegin ditugula.

Gezurra.

Haien egoera bat atsegin dugu

(zimeltzen direnean ez diegu

begiratu ere egiten).

LAU

Leihoaren ondoan jartzen dut

petaloak kontatzen hasten naiz

hitz goxoak esaten dizkiot

usaindu egiten dut etengabe

ura botatzen diot

(nire

lore

artifizialari).