Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Ben Bulben mendiaren oinean
Irlandar poetok, ikasi zuen lanbidea,
kantatu ongi eginik dagoen oro,
utzi alde batera orain garatzen ari den hori,
erabat itxuragabea goitik beheraino,
saihestu halako bihotz eta buru ahanzkorrak,
sasiko emaitzak sasiko ohetik sortuak.
Kantatu nekazariari, eta ondoren
landa-eremuko zaldun zailduei,
fraideen santutasunari, eta gero
garagardo beltz edaleen barre umoretsuari.
Kantatu jaun eta andere alaiei,
buztinean hondoratu baitituzte
zazpi mende heroikotan zehar,
jarri gogamena beste garai batean;
beharbada datozen garaietan oraindik
irlandar menderaezin izaten jarraituko dute.
Under Ben Bulben
Irish poets, learn your trade, / Sing whatever is well made, / Scorn the sort now growing up / All out of shape from toe to top, / Their unremembering hearts and heads / Base-born products of base beds. / Sing the peasantry, and then / Hard-riding country gentlemen, / The holiness of monks, and after / Porter-drinkers’ randy laughter; / Sing the lords and ladies gay / That were beaten into the clay / Through seven heroic centuries; / Cast your mind on other days / That we in coming days may be / Still the indomitable Irishry.