Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Nondik etorri ote ziren?
Grina da betikotasuna; neskak edo mutilak
beren sexu-jolasaren hasieran oihu egiten dute
“betiko betierean”, eta esnatzen dira
Dramatis personae hark esandakoa ahantzirik;
grinak bozkarioz gidatzen duen gizonak
inoiz pentsatu gabeko esaldiak kantatzen ditu;
zigortzaileak ipurgain otzanak zigortzen ditu,
antzerkigileak agintzen duena ezagutu gabe,
zigorra zein maisuk egin zuen jakin gabe.
Nondik etorri ziren ba eskua eta zigorra
Erroma frigidoa mendean hartzera?
Zer drama sakratuk zeharkatu zion bortizki gorputza
mundua eraldatuko zuen Karlomagno sortu zenean?
Whence had they Come?
Eternity is passion, girl or boy / Cry at the onset of their sexual joy / ‘For ever and for ever’; then awake / Ignorant what Dramatis Personae spake; / A passion-driven exultant man sings out / Sentences that he has never thought; / The Flagellant lashes those submissive loins / Ignorant what that dramatist enjoins, / What master made the lash. Whence had they come, / The hand and lash that beat down frigid Rome? / What sacred drama through her body heaved / When world-transforming Charlemagne was conceived?