Ariadnaren haria
Ariadnaren haria
Beatriz Fernández
marrazkiak: Jon Otxoantezana
2025, saiakera
144 orrialde
978-84-19570-38-3
editorea: Jule Goikoetxea
Beatriz Fernández
1964, Portugalete
 
 
Ariadnaren haria
(Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan)
Beatriz Fernández, 2025

Hizkuntza labirinto bat da, nahas-mahasa, eta bide bati ekiten zaion bakoitzean, ez dago jakiterik irteerara eramango ote gaituen. Labirinto horretara garamatzaten galderak sexuari eta generoari buruzkoak direnean, gainera, arriskutsu bihurtzen da. Horregatik behar da Ariadnaren haria bertatik onik ateratzeko. Lihozko hiru hari gorri ditu liburu honek kapitulu bana ardazten dutenak. Genero (gramatikalaren) gatazkaren bideetatik eramango gaitu lehenak; emakumeen eta gizonen elkarrizketetako asimetriak esploratuko ditugu bigarrenari esker, eta hirugarren eta azken haria eskura dugula, irainez eta madarikazioez, alegia, tabu hitzez eta tabuak saihesteko estrategiez gogoeta egingo dugu. Labirintoan zehar gabiltzala, bidaide izango ditugu zenbait emakume ahaztezin, hala nola, Utergako Joana, Klementzia Richard, Tramana eta Brix eta Frantziako anderea.

bideoak:
Kultursharea (2025-02-27)