Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Komediantearen aldarria, Jokin Oregi
5. Naziak boterera. Txiste politikoa
Patxo Telleria: azkeneko marxista, Oier Guillan
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Komediantearen aldarria, Jokin Oregi
5. Naziak boterera. Txiste politikoa
Patxo Telleria: azkeneko marxista, Oier Guillan
12. Gerronen amaiera
GRÜNBAUM: Gerronek errodajea bukatu bezain pronto, ganadu tren batera igoarazi zuten. Lekuko baten gutunak hala dio: “Bultzaka igoarazi zuten trenera. Gerron belaunikatu zen, eta geratzeko erregutu zien”.
GERRON: Pelikula bat egin dut zuentzat! Eskatu zenidatena egin nuen! Mesedez! Mesedez! Ez dut hiltzea merezi! Ez dut merezi! Nik ez! Nik ez!!!
GRÜNBAUM: Ez da zuzena hau izatea zutaz dugun azken oroitzapena, Gerron. Nik nahiago dut gogoratzea “Mack the Knife” kantatzen, kabaret bateko eszenatokian.
(Kurt Weill-en eta Bertolt Brecht-en kanta mitikoa hasiko da entzuten. gerron suspertu eta kantatzen hasiko da.)
GERRON:
Und der Haifisch,
der hat Zähne
und die trägt er
im Gesicht
und Macheath,
der hat ein Messer
doch das Messer
sieht man nicht.
(gerron irteten hasten da.)
GERRON: Agur betiko.
(gerron badoa.)