Simplicissimus
Simplicissimus
Patxo Telleria
Azaleko irudia: Paradox
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
106 orrialde
978-84-17051-38-9
Patxo Telleria
1960, Bilbo
 
 

 

6. Ezkerreko kabareta

 

FINCK: Gauzak okertzen ari ziren, baina kalean oraindik baikortasunaren txingarra pizturik zegoen. Eromen horrek ezin omen zuen gehiegi iraun.

 

GRÜNBAUM: Askok opilari buelta emateko indarra zutela uste zuten.

 

GERRON: Kabaretetan, odola gorria zen eta bihotza ezkerrean zuten.

 

FINCK: Garai gogorrak ziren, baina oraindik ere bazegoen halako lańotasun bat.

 

GRÜNBAUM: Imajina dezagun orduko kabareteko eszena arrunt bat. Bosch markako izozkailu berean gaude, baina jada ez da hain berria, eta ez dabil hain fin. Xanpaina eta kabiarra Ameriketara joan ziren. Latak, Kipulagandik banandu eta gero, hondoa jo zuen Wall Streeteko crackean. Kipulak izozkailuan dirau, bizimodu latzean.