Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Komediantearen aldarria, Jokin Oregi
5. Naziak boterera. Txiste politikoa
Patxo Telleria: azkeneko marxista, Oier Guillan
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Komediantearen aldarria, Jokin Oregi
5. Naziak boterera. Txiste politikoa
Patxo Telleria: azkeneko marxista, Oier Guillan
11. Gerron
FINCK: Therensienstadten, Gerron-ek ukatu ezinezko proposamen bat jasoko zuen.
OFIZIAL 1: Ez izan beldurrik, Gerron. Zurekin hitz egin nahi dugu, besterik ez.
GERRON: Bai, jauna.
OFIZIAL 1: Zer moduz zaude?
GERRON: Ondo.
OFIZIAL 2: Esan egia.
GERRON: Ondo.
OFIZIAL 2: Egia, Gerron.
GERRON: Gosea daukat.
OFIZIAL 2: Hara… Zure moduko artista bat…
GERRON: Eta hotza.
OFIZIAL 1: Hotza ere bai? Hori ezin daiteke onartu. Honen berri emango dugu segituan.
GERRON: Ez, mesedez! Ondo nago. Benetan. Ondo nago.
OFIZIAL 1: Pozten gara, ba. Zurekin pentsatu dugulako proiektu handi baterako, eta gorputz eta arima eskaintzea nahi dugu.
GERRON: Ze proiektu, ze…?
OFIZIAL 2: Pelikula dokumental bat egin nahi dugu eta zuk zuzentzea nahi dugu.
GERRON: Nola pelikula…? Hemen…?
OFIZIAL 2: Non, bestela? Beste nonbaitera joateko asmoa duzu, ala?
GERRON: Ez! Baina ez dut ulertzen…
OFIZIAL 2: Mundu guztiari erakutsi nahi diogu nola bizi zareten esparru honetan. Nazioarteko Gurutze Gorriari erakutsiko diogu.
OFIZIAL 1: Pelikularen izenburua badugu jada: “Führer-ak hiri bat oparitu die judutarrei”.
OFIZIAL FINCK: Segituan errodatzen hastea nahi dugu.
(gerron publikoari zuzenean.)
GERRON: Hadi denok. Mesedez, aurpegi alaiak ikusi nahi ditut. Irri egin. Garrantzitsua da. Oso garrantzitsua. Ez begiratu kamerari. Egin eskatu zaizuena, besterik ez. Travelling bat egingo dugu barrakoian zehar. Nik moztu esan arte, dena grabatuta geratuko da. Ondo egingo duzue, ziur naiz. Uste osoa daukat zuengan. Umeekin hasiko gara. Gogoratu, irribarrea. Goazen ba.
OFF 1: Adi.
OFF 2: Soinua grabatzen.
OFF 3: Kamera errodatzen.
OFF 4: Sekuentzia hogei. Bigarren toma.
GERRON: Ekin!
(Pelikulako irudiak ikusten ditugu2. Travelling bat da, emakumeen barrakoi batean errodatutakoa. Egunerokotasun gozo eta atsegin bat erakusten dute irudiek, emakumeak gustura eta irribarretsu, batzuk berriketan, beste batzuk kartetan, edo josketan, edo irakurtzen… Umeak algaraka panpinekin jolasten… Travellingean, gerronek aginduak ematen ditu. Pantailan ikusten den pelikula bere aginduekin bat dator.)
2 Vimeon aurki daiteke. III. Reich Movie Collection. Reichsfilme. Das Leben Der Juden Im Konzentrationslager Theresienstadt (1944). 14:00tik ia amaiera arte. https://vimeo.com/64142452
GERRON: Ondo… Andrea, prest. Mahaira goaz. Hitz egin. Oso serio zaudete, irri gehiago. Oso ondo, horrela. Hadi, orain barrakoiaren panoramika egitera goaz. Mahaian zaudetenak, hadi. Erne umeak orain! Adi, zu, orain altxatu eta mugi atzerantz. Hori da! Orain travellinga. Erne lehen modulukoak. Oso ondo. Bigarren modulura goaz. Erne mahaian zaudetenak. Hirugarrenera goaz, adi mesedez! Laugarrenera orain. Ondo. Hori da! Oso ondo! Primeran ispiluarena! Eta orain bosgarrenera. Moztu!!!
(Dokumentalaren proiekzioa bukatzen da.)
FINCK: Lekuko baten gutuna daukat hemen. (Gutuna irakurtzen du) “Ni pelikula horretan agertzen naiz. Parte hartu zuten ia guztiak hil ziren gas ganberetan. Ni naiz bizirik irten ziren bakanetako bat. Gogoan daukat eszena bat, antzezlan bat ikusten ari ginen. Dibertigarria zela suposatzen zen, eta guk barre egin behar genuen, baina inork ez zuen ez gogorik ez indarrik. Gerron esan eta esan ari zen, baina toma bat egin eta beste bat eta beste bat, eta emaitza onik ez. Errodajea gainbegiratzen ari ziren ofizialak haserretzen hasiak ziren. Gerron, izuturik, izerdi patsetan, eszenatokira igo eta mesedez kasu egiteko erregutu zigun. Bizkortzeko, berak erakutsi zigun nola egin behar genuen. Gogoan daukat Gerron, izerditan blai, barre algaraka, bere gorputz lodia barre espasmo batean astindurik”.
(gerron denen aurrean ipini eta barrea nola egin erakusten die.)
FINCK: “Hurrengo toman imitatu genion, ahal bezain ondo”.