Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 
Gu gabe ere
Itziar Ugarte Irizar, 2021

Momentu bat jasotzen du Itziar Ugarte Irizarren lehenengo poema liburuak, dena irabazteko izan eta dena galtzeko beldurra sentitzen hasten garen momentu hori. Erabaki, deskubrimendu eta oroitzapen berrien garaia. Poemotako ahotsa bere mundua sortzen ari den sasoi horretan, lurrikara isila izango da hurbileko hiru pertsonaren heriotza. Denbora eta lekuarekiko kezka areagotuko dio horrek, munduarekiko begirada aldatzen eta zailtzen ari den bitartean, horrek dakarren ziurgabetasunarekin eta, nola ez, gozamenarekin.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2021-12-15)
bideoak:
Artefaktua (2022-04-01)
Ahoz Aho (2022-02-22)
kritikak:
Laztandu gabekoaz, Jon Martin-Etxebeste, El Correo, 2021-12-11
«Oraindik ere bere burua sorkuntzaren lehen lerroan kokatzeak dardara eragiten dion belaunaldi bat irudikatu dezake liburu honek, neurriz gaineko ardura bat bereganatzearen bertigoa; baina “Gu gabe ere” ezinbesteko liburua da euskal literaturaren etorkizuna iragartzeko».
Fan eta etorri, Igor Estankona, Deia, 2021-12-18
«Tentsio horretan —barrua, kanpoa, publikoa, pribatua— doa aurrera liburua, irudi sotilez betea baina argudio barik, poesia onena doan eran».
Dena irabazteko, Irati Majuelo, Berria, 2021-12-19
«Begiradaz harago hautematen dira bi begi. Belaunaldi baten begiradari parez pare eusten dioten bi begi zabal, ikusmolde eta ikusmira propioa dutenak. Dena irabazteko dutenak, bidean galtzeko beldurrik gabe».
Gabeziaren izen ezberdinak, Aitor Francos, Bilbao, 2022-04
«Haustura handirik gabeko poesia da Ugarterena, ez du horren beharrik. Berrikuntza ez dago nahitaezko apurketa formaletan. Idazleak soilik ditu hitzak defendatzeko. Itxuraz arruntak diren mementoei gardentasuna eman die, hurbilekoak egin».
Ezin ora munduaren nora, ezin ora denbora, Mikel Asurmendi, blogak.eus, 2023-03-11
«Gabriel Aresti poetaren garaia joan zen, aspaldi joan ere. Gure ingurumaria aldatu da, poeta(k) ere zeharo. Poetak betiere egiatiak, halere. Aresti nahiz Ugarte».