Aurkibidea
GURASOAK
Diagonalean esertzen dira
biak bakarrik egonda ere
hiru gara gaur eta
mahaia jarri bitartean
orban berriak antzeman dizkiet
eskuetan
jabetu naiz
haien agertze abiada geldoaz
erritmo berean nola doazen
elkarren ertzetan leku hartzen
—korridorean azken
atea urrunean txiki—
zahartzaroa izango den
itxarongela jendetsurako.