Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

BILBO

 

 

Badut zirriborro bat

ezabatzen ez dudana

Bilboko garaietatik:

 

eseri azken izpiekin

zapatak erantzi

kafe bat ordaindu

 

Zerbait ari zen gertatzen

hogei urte ez oraindik

eta den-dena aurretik

 

gu ginen geure bila.

 

Bada denbora bat

itzuli ez naizela

modernoen taberna hartara

 

baina jarraitzen dut

—eta zuek nirekin—

han irabazitakoaren atzetik.