Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

GELTOKIKO HERRIA

 

 

Hemen dago mugarik gabeko existentzia:

eguzkitan, ez oso hiztun eta eskuragaitz.

Philip Larkin

 

 

Adreiluzko etxeak eta toldo berdeak

pintatuak bezala datozkit leihora:

 

bizitza erakusten didate

atseden hartzen bestaldean.

 

Emakume bat zortzigarrenean

esku biekin aurpegiari eusten

 

—auzoko nekeen zaindari dirudi—

 

neska bat ume bati titia ematen

futbol taldeen kamisetak sikatzen

 

eta itxitako taberna bat: Bar Boa.

 

Abiatu aurretik idatzi dut:

Munduaren gailur bat izan zitekeen

 

eguerdiko argi-galdatan

trena bezain geldi ez balego dena

 

—asko dakienaren egonarriz

begia igurzten gelditu da emakumea—.