AHOPEKO KANTUA
Hainbeste zuhaitz
eta bat berdina ez den eran
soilik norberak daraman
mundu bat
gertukoenaren urrinean ere
zertu ezin dena
nor bizi duen nork
bere adar sorberrituetan
nor ari den ahopeko kantuan
dena isiltzen denean
hutsik den etxean
zu ez beste inor gabe
sartzean.