Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

BASOAN

 

 

Hosto euria ari du

izpien artetik

 

dena dago garbi

dena dago heze

 

poliki goaz orbela zapaltzen

 

goroldioa, bare likatsuak

isurtzen ari naizen odola

 

metal koloreko kakalardoak

eta zerurantz doazen pagoak

 

azpiko bizitza dakarte azalera.

 

Ibilian goazela aita oroitu da

hemen egin zutela behinola lo

 

baso azkeneko eremu lauan

 

erreka hotsa behetik eta

mendia ihesbide bakar

 

hamahiru urte zituzten eta

ezerez honi irekita begiak

 

erreka hotsa behetik eta

mendia ihesbide bakar.