Aurkibidea
MADRILGO METROAN
Tarteka baino ez nator
eta poliki noa oroitzen
azken aldiko lagunak
bisitatu genituen lekuak
beste ezeren gainetik
arrotz sentitze hau
eskertzen diot hiriari
nola ez naizen hemengo
eta zer gutxi axola didan
horrek guztiak orain
hemen ere elkar zeharkatzen
antzematea bizitzak eta
haiekin paisaian lerrokatzea,
besterik ez lilura une baterako.