Aurkibidea
INGURUA
Nik ez dut hotzak heriotzaraino
ikara dezakeen bizilagunik
ez eta elikagaien bankuan
ilara egiten duenik
—orain, negua gori denean
eta gaua ezinen gordeleku—
ez dira nire lagun hurbilak
putak, beltzak, hiesa dutenak
15 urterekin ama direnak
—ezinbestez asko diost
munduan dudan tokiaz—
denen alde paratzen naiz
aukera dudanero
eguneroko joan isilean
inoren alboan eseri barik.