Aurkibidea
KOMUNIKATUA
Hamar bat urte izango nituen.
Teleberria komunikatu batekin ireki zuten;
hiru lagun ageri ziren, aizkora bat, sugea
eta isilik egoteko agindua egongelan.
Logelara egin nuen, ohe gainean luze eseri.
Guraso bat etorri zen lehenengo,
eta besteari deitu zion gero.
Bakoitza alde banatan jarri zen
eta gogoan dudana hori da:
hiruron irudia armairuko ispiluan.
Hau bizi guztian ezagutu dugu guk,
eta nola ez nuen jakin deskodetzen
eta hemen gaude edo
ez duzu zertaz kezkatu.
Uste izan nuen ukitzea ordea
haiengan ere beldur bat
nigan sartzea nahi ez zutena.