Aurkibidea
ZULOAK
Atseden hartzeko zutitu naiz
eta barrez hartu dugu elkar
gertatzen dena gertatzen dela
dena da gozo orain.
Ipurmasailak heldu dizkizut
eta labaintzen utzi naiz,
estutzen zaitut ahoan
eta ezustean hartu nau
kolpe batek eztarrian
malko bat eta itolarri hau.
Gelditu, eta ezer esan gabe
igo naiz zure begien parera
zure bila,
baina ez zaude.