Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

ESKU-AHURRA

 

 

Egunero agertzen zinen

esku-ahur bat indio eran

 

eskola, lana

agur bat azpitik igarotzean

 

—bidexka bakarra dago

bide guztien zuztarrean?—.

 

Munduari aurre egiteko

ez dut gehiago behar

 

eta egongo ez zarenean ere

ikusiko dudala egingo nuke.