Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

BIHARAMUNA

 

 

Eguzkiaren ondoren, damua.

Damuaren ondoren, eguzkia berriro.

Yannis Ritsos

 

 

Aurreko gauean gertatu zena

argitu nahian hartu genuen lo atzo

uda amaieraren zaporea ahoan

 

nagi minez aritzeko

erdi biluzik elkarren bila

 

ametsetan ere

distantzia berera zinen

belaze zabal batean

jatekoa eta jendea

han-hemen

 

norbera bere buruaz barrez

bakoitza bere lagun minekin

 

goizaldera

esnatu ginenean

eguzkia aurkitu genuen

logela zeharkatzen

nola izotz gaineko dantzari bat

lurreko itzal putzuetan

irristatzen

 

leihoa zabaldu eta

ez zen inor ikusten

 

saia gintezkeen berriz.