Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

BALKOIA

 

 

Badakit ez doala inora

baina gainera etorri zait

hor emandako denbora

zure balkoia zenaren

azpitik pasatzean

 

samurtasuna itzuli dit

 

ez besterik

eta zenbat den

 

orduan jabetu naiz

behinola izan ginen hori

nirekin daramadala

nerabe eta alai

emandako paseoekin batera.