Aurkibidea
Albiste on baten inguruan, Anjel Lertxundi
Aurkibidea
Albiste on baten inguruan, Anjel Lertxundi
AGUR!
Adiskide kuttun, lagun zorigabe,
azpildu gabeko bihotzaren jabe,
onerako zabal, ederrak subera:
hatorkit, Onuzki, gaur oroimenera!
Elkar-ordainaren ezti berdinaka
behin ta berriz uka maitasunak baitik,
ta ez eskain bizitzak behazuna baizik
(hala baita mikatz sagar bat helduka);
alde egina haiz urrun, lagun bihozbera,
adi-mugaz harantz-erbeste itzalera.
Adiskide laztan, ehun bider gaixoa:
gogapenak elkar bil-hari meheņoa
behinola zaik eten... Adi-jauregia!,
jabe dituk, geroz, gaua ta nahasia.
Irudimena huen giharra, joria;
baina, hega-baldar baitabil txoria
lurrera-beharka zauri doanean,
horren antzo zian hark ohi, maizenean.
Odol eri batek hezetua iduri,
beltz-ikusbera huen, izukoi, urduri...
* * *
Gaberik gabeen gaupean baihago;
gaztezaro-ogitik jakide ninduken
honen onginahia ez baituk sinisten;
ai, nik ahal banezaik, nik ahal (eztiago
loak har basoan ilargia baino)
ene oihu hau sar bihotz hileraino!
Ene oihu hau sar ta bihotza biztu,
ta itzal-jauregian giza-argia isiotu!
Ezin ahal baledi, Jaun errukiorra,
barkatu iezaiozu zizukeen zorra;
ta Argi-Aberrian ikus ahal nezake
lauso ezinezko adiaren jabe;
ta ahal biezat, Jaun, otoi, besarka negarrez,
beste inon ez hainbat negarra den emez!
1930