Bihotz-begietan
Bihotz-begietan
Xabier Lizardi
Jatorrizko testuaren estandarizazioa: Josu Landa / Susa
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-69-3
Azala eta ilustrazioak: Zuhar Iruretagoiena
Xabier Lizardi
1896, Zarautz
1933, Tolosa
 
2000, poesia
 

 

JAUN ERRUKIORRA

        (hamalaukoa)

 

Gazteleratik itzulia

 

Txerren-ek lardaskatuzko lohidi higuingarrian

narras dut gogoa: zeure iduriz sorturiko

arima garbia: zeure eskuek jantziriko

soineko zuria... Jauna, ogen egin nuan!

 

     Lor-atsekabe larriak sortu zituen nigan

ogenak; minago baita, eztizkoa baino.

Beldurrez ninduzun, Jauna, banekielako

tximista-ortzirien jabe zu zeundela goian.

 

     Ta, zure zigorbidezko oinaztarri larria

usterik, jo dizut begiz ortzia, izu-izuan...

Ez zenidan, Jainko on horrek, eguzkia jaurti!

Ez zenidan uka ere berorren argia!

Errukizko izpia zeneriodan[1], artean,

ezin agortuzko Maitasun-Iturri bizi!...

 

1917

 

 

[1] jario zenidan