ZAZPI
Bizitzaren zentzua azaltzen duten irakasleei
galdetu nien zorionaz.
Eta milaka pertsonaren lana gobernatzen duten
exekutibo famakoei hurbildu nintzaien.
Denek kokotean kolpetxoak eman eta barre egiten zidaten
adarra jotzen ari nintzaiela pentsatuz.
Eta behinola, domeka arratsalde batez, ibai ondoan
oinez nenbilela hungariar aldra bat
ikusi nuen zuhaizpean, eta andreak eta umeak
eta garagardo upel bat eta eskusoinua.
Carl Sandburg