kritikak:
Paperezko hilobi ñimiño bat, Aritz Galarraga,
Deia, 2012-12-15
«Niri lehen nobela hura baino txukunagoa iruditu zait. Azken batean, eleberrian zehar esaten den bezala, Robert Musscherentzat paperezko hilobi ñimiño bat baita. Ez gehiago, baina ezta gutxiago ere».
Mussche, Jon Kortazar,
El Correo, 2012-12-22
«Errealitatera hurbiltzeko ahalegina handia egin da, eta Bilbao-New York-Bilbaorekin elkartuz ez dirudi lana hemen txikiagoa izan denik, nahiz eta bilduagoa eta tradizionalagoa, liburuetara eta Mussche sendiaren artxibategira mugatua batez ere».
Kurloiaganako ene pertzepzioa, Mikel Asurmendi,
Berria, 2013-01-13
«Literatura hizpide: hots, mundua narratzeko arteaz, xehekiago. Nire inpresioa da Kirmen Uribek literatura egitean zerbait erakutsi nahi digula. Literato izate eta behar horretan, irakasle agertzen da tarteka».
Istorio hunkigarria, Javier Rojo,
El Correo, 2013-01-19
«Idazleak adiskidetasunean eta leialtasunean oinarritutako tolesdurarik gabeko bizitza aurkezten digu pertsonaia horren bidez, protagonista heroi xume eta perfektua, zirrikiturik gabea, izango bailitzan, perfektuegia agian».
Idazlea agerian, Leire Zubeldia,
Gara, 2013-01-20
«Istorioa ondo josita dago, ongi egituratua, eta irakurleak erraz, galdu gabe egiten du kapituluetan aurrera».
Robert Musscheri gorazarre, Iraitz Urkulo,
Berton, 2013-01-28
«Kirmen Uriberen pertsonaien ohiko izaera onberaren jabe da protagonista. Gerrako ankerkeriarekin kontraste bizian, bihotz oneko heroia, areago, martiria dugu Robert, eta Mussche, haren bizitza eta irudi ustez eredugarriari gorazarre egiten dion lana».
Mussche, Lurdes Imaz,
Aizu!, 2013-04-12
«Kontakizun hunkigarria aukeratu du Uribek, ederki deskribatzen ditu gure eta Europaren historiako une zirraragarriak. Alde horretatik ez du nobedade handirik eskaintzen. Halere, interesgarriak dira Mussche eta lagun idazleen arteko elkarrizketak».
Idazlearen itzala, Amaia Serrano Mariezkurrena,
Argia, 2018-12-16
«Dokufikzioaren generopean, pertsonaien gorabeherak datu historikoekin nahasten dira, forma ezberdinak hartzen dituzten pasarteetan. Nago, ordea, historikotasun marka horiek ez ote diren zenbaitetan eleberriko tonutik gehiegi aldentzen».