Izurdeen aurreko bizitza
Izurdeen aurreko bizitza
2021, nobela
320 orrialde
978-84-17051-81-5
Azala: Unai Mateo
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2019, poesia
2016, nobela
2012, nobela
2001, poesia
Izurdeen aurreko bizitza
2021, nobela
320 orrialde
978-84-17051-81-5
aurkibidea
 
Izurdeen aurreko bizitza
Kirmen Uribe, 2021

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.

      Uri, Nora eta bien seme-alabak New Yorkera lekualdatuko dira liburu honetan. Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako nobela bat idatzi nahian ari da Uri: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerra Handiari aurre egin nahi zion bake-ontzia. Haren urratsak ikertu bitartean, ordea, bereak ere aterako zaizkio bidera, haurtzaroko bizipenak, faro bat arrosaz margotu zutenekoa, izebarekin konpartitutakoak. Familia ezari-ezarian hirian etxe egiten doan bitartean.

bideoak:
Artefaktua (2022-06-11)
Ttap (2022-02-19)
Ahoz Aho (2021-12-23)
Kultursharea (2021-12-04)
kritikak:
Iraganeko hariez etorkizuna josten, Asier Urkiza, Berria, 2021-12-12
«Nobelaren bertuterik handiena antolaketa formala delakoan nago. Trebea da Uribe atalen arteko hariak josten, geruzak bilbatzen. Hiru ataletan taxututa dago obra, era kronologikoan».
Kosta ahala kosta, Jon Martin-Etxebeste, El Diario Vasco, 2022-02-19
«Konpromiso politikoak leku eta garai ezberdinetan izan du kostua, eta idazleak horri buruz egiten duen gogoetak eta informazio helarazteko erabiltzen dituen testu tipologia aberastasunak bihurtzen dute liburua hondarpeko altxor».
Ez transgresiorik ez lilurarik, Mikel Asurmendi, blogak.eus, 2022-03-30
«Kirmen Uriberen literaturan ez dago transgresiorik, alabaina, liluramendurik izan liteke».