Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2021, nobela
2019, poesia
2016, nobela
2012, nobela
 
Bitartean heldu eskutik
Kirmen Uribe, 2001
kritikak:
Keinu baten garrantzia, Igor Estankona, Gara, 2001-12-22
«Poetaren bat irakurleen aurrean biluzten ikusi nahi baduzue, Danteren infernu hartan iragartzen zen bezala, gal ezazue esperantza oro. Baina poetaren bat egia esaten ikusi nahi baduzue, irakurri Bitartean heldu eskutik».
Gorputza eta ahotsa, Jon Kortazar, El País, 2001-12-31
«Ahots bi ditugu, batetik poetarena, gu handiputza ahaztu eta ni ñimiño baina gartsu batetik hitz egiten duena, nagusia. Bestetik, pertsonaienak eta baita inguruan diren poetenak. Etorkinak gehienak; irakurraldi berrietan agertzen zirenak».
Eskutik joatea gonbidatzen gaituen ahots ozen eta poetikoa, Mikel Asurmendi, Irunero, 2002-01-01
«Bizitzaz idazteko hitzen eta gauzen arteko zubia eraiki beharra dago. Gizakia munduaren neurri berrietara ekarri berriro ere, bide berri bati ekin, ahots berri bat sortu. Ahots ozen eta poetikoa. Horixe eskaintzen digu Kirmen Uribek, hots, ahots berri bat».
Xake-mate, Amagoia Iban, Euskaldunon Egunkaria, 2002-02-02
«Lortu du irakurlea bere munduan murgilaraztea, bere gogoeta eta irudien biluzte jokoan aritzeko gogoa gugan piztea. Joko hori xake partida bat moduan irudikatu dugu, gainera, hodei arteko Gabriel Arestiren eta Marcel Duchampen arteko hori legez. Partida galtzea ezinezkoa iruditu zaigu amaieran. Xake-mate».
Bene-benetako lagunaren eskua, Jose Luis Padron, Zabalik, 2002-02-09
«Benetako lagunarena da luzatzen digun eskua. Baztertzen ez zaituen horietakoa. Bizitza eta heriotza, bi gainegitura horietatik zintzilik dagoen tarte-mundu mundu batean biziarazten gaituena».
Bizitza azpitik, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2002-02-09
«Historia zatiak dira, osorik hartu behar direnak, bakoitza bere erritmo eta doinuaz. Kontuak dira, ipuinak, kontakizunak. Baina gogoetaren atea irekitzen dute, poema horien azpitik bizitzaren ibaia baitoa handiturik».
Komunikatzeko ahalmena, Iñaki Mendizabal, Deia, 2002-03-01
«Poetak bere kezka existentziala agertzen du zenbait lerrotan, maitasunaren hegada ixila, iraganaren aingura, eta beste hainbeste amaraun. Horretarako ironia erabiltzen du tarteka, edo narrazioa, hitz laua, zuzena».
Bitartean heldu eskutik, Irene Elorza, Maxixatzen, 2002-05-01
«Errealitatearen bilduma zatikatu honetan Carver gogora ekartzen diguten istorioak, idazteari buruzko hausnarketak, haikuak edota egunero gertatzen zaizkigun gauza barrigarriei buruzko poesia aurki dezakegu».
Kirmen Uriberen liburuaren irakurketarako, Jon Kortazar, Bilbao, 2002-06-01
«Idazleari hain atsegin zaizkion garapenak ere kontuan hartu beharko genituzke testuak erakusten duen joera dramatikoaz jabetzeko».
Bitartean heldu eskutik, Ainhoa Arozena, Egan, 2003-03-01
«Pertsonon sentimenduak jaso ditu Kirmenek bere lehen olerki liburuan. Jaiotzatik heriotzaraino bizitzen ditugun edo bizi ahal ditzakegun une argi nahiz ilunak, zoriona eta tristuraren arteko balantzan ekarri ditu».
Bitartean heldu eskutik, Beñat Sarasola, Papereko ZuZeu, 2010-12-05
«Ustezko sinpletasun eta bakuntasun poetikoaren bidez bikainki lortu zuen irakurlearengana ailegatzea. Atxagaren Etiopia ondorengo poesiara gerturatzen da nolabait liburua, poesiaren oinarri funtsezkoenetara alegia».