Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2021, nobela
2019, poesia
2016, nobela
2012, nobela
 

 

IRLA

 

                        Horixe da zoriona,

                        orduka lan egiten duen behargina.

                                                      Anne Sexton

 

Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat.

Hango harrabots urruna entzuten da irlatik.

 

Uretara sartu gara biluzik,

Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.

Begira, haizeak garia bezala mugitzen du urak hondarra.

Urpera sartu eta azpitik begiratu zaitut.

Atsegin dut esku eta zangoen mugimendu geldoa,

Atsegin sabelpeak itsasbelarren forma hartzean.

 

Lehorrera igo gara. Bero da eta itzal egiten dute pinuek.

Gaziak dira zure besoak, gazia bularra, sabela gazia.

Ilargia itsasoarekin lotzen duen indar berak

lotu gaitu geu ere.

Mendeak segundo bihurtu dira eta segundoak mende.

Udare zurituak gure gorputzak.

 

Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.

Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat.