Aurkibidea
Zubiak
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
Aurkibidea
Zubiak
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
PEDRO
Gaueko hamaikak.
Zaindariek azken zenbaketa egin dute.
Beheko kamainan Pedro.
Telebista piztu du. Lehiaketa bat.
Goizeko bostak.
Itzartu egin nau telebista hotsak.
Ilun da barroteez bestalde.
Telebistan emakume bat
alferrikako gauzak saltzen.
Pedrok esna jarraitzen du
ohe gainean etzanda eta jantzita.
Telebistari begiratzen dio ikusi gabe.
Bi ordu barru aterako da aske.