Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2021, nobela
2019, poesia
2016, nobela
2012, nobela
 

 

EZKUTUKO MAITEA

 

Neuk ere izan nuen ezkutuko maite bat

zazpi edo zortzi urte nituela.

Berak ez zekien ezer.

Ez nion inoiz ezer esan.

Irribarre bat zen harekin zubi bakarra.

 

Duela gutxi amets egin nuen berarekin.

Girnaldak, zaldi urdinen urrezko iduneria.

Bazterrera eraman eta itaundu zidan:

«Ondo ibili haiz munduan barrena?

Zorterik izan duk?».

Ezetz esan niola uste dut.

Eta abismora erori baino lehen esan zidan:

«Beti jakin dut maite nauzula».

 

Ez dakit atzera itzultzea zilegi zaigun,

albo batera lagatako bidegurutzeak

berriz aukeratzeko modurik badugun.

Baina egia da lantzean behin

iraganean sentitutakoa egiazko bilakatzen dela,

amiñi batean bada ere.

 

Ametsetik astebetera

elkarrekin topo egin genuen kalean.

Girnaldak, zaldi urdinen urrezko iduneria.

Ez zuen elkarrizketak

ametsaren antzik izan.

 

Hainbat urte lehenago bezala,

irribarre bat gorabehera,

ez nion ezer esan.