Bitartean heldu eskutik
Bitartean heldu eskutik
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-48-7
azala: Ikeroker
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2021, nobela
2019, poesia
2016, nobela
2012, nobela
 

 

MEMORIA HISTORIKOA

 

Londres. Brixton auzoa. Eskuot batean hiru japoniar.

Afaria egin dugu. Bihar hegaldia daukat Bilbora.

Te beroaz Bigarren Mundu Gerra hizpide.

Japoniako zaharrek horri buruz ez dute ezer esaten,

kontatu du batek. Are gehiago, eskola-liburuetan

ez da gerrari buruz ia aipamenik agertzen.

Gutxi gorabehera, esaldi bakar hau:

«Bigarren Mundu Gerra

1942-1945 urteetan gertatu zen eta

Hiroshima eta Nagasakiko bonbekin amaitu».

 

Hegaldian noa Bilbora.

Txiki-txikiak dira hemendik Bizkaiko etxeak.