Elkarrekin esnatzeko ordua
Elkarrekin esnatzeko ordua
2016, nobela
344 orrialde
978-84-92468-92-8
Azaleko irudia: Antonio Gezala, Ate birakaria 1927 (zatia)
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2021, nobela
2019, poesia
2012, nobela
2001, poesia
 
Elkarrekin esnatzeko ordua
Kirmen Uribe, 2016

Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila.

      Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.

      Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

      Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.

 

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Gotzon Barandiaran (2017-07-13)
bideoak:
111 Akademia (2017-05-12)
Sautrela (2017-02-17)
Hitzen Uberan (2016-11-22)
Hitzen Uberan (2016-11-22)
Hitzen Uberan (2016-11-22)
Hitzen Uberan (2016-11-22)
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (2016-11-17)
kritikak:
Historia eta istorioak, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2016-12-10
«Kontakizuna askotan anekdotara lerratzen da, bai kronika historikoa egiterakoan, baina batez ere bizipen pertsonalak azaldu behar direnean, abertzaletasunaren historiaren eta abertzaleen istorioen arteko mugak lausotuz. ».
Historiaren zama jasangaitza, Hasier Rekondo, Deia, 2017-01-07
«Gerraren ankerra eta krudeltasuna nabarmendu arren, Uribek epikotasuna agerrarazteko joera du, nonbait epikaren, idealizazioaren eta errealitate gordinaren arteko oreka mantentzea zaila baita».
Istorio itzelak ukitzen, Alex Gurrutxaga, Berria, 2017-01-08
«Fintasunez idatzitako testua da Elkarrekin esnatzeko ordua, irakurterraza eta gozagarria idazlearen estilo eraginkorrari esker, eta sekulako istorioak eta gaiak ukitzen dituena».
Historiaren istorioak, Iratxe Esparza, Gara, 2017-01-21
«Idazleak egindako ikerketa sakonaren bidez, pasarte ugaritan errealitateak fikzioa gainditzen du eta kronika historikoak, eredu dokumentalistara gerturatuz, espazioa irabazten dio arlo literarioari».
Elkarrekin kritikatzeko ordua, P&M, Lekore, 2017-04
«Nobela baterako material izugarria da bertan biltzen dena baina narratzaile-kronistaren figurak eta kontakizunean txertatzen dituen hausnarketek nobelatik sudurra aterarazi eta gogoa kronikan sarrarazi zidaten».
Euskaldunon historiaren kakorratz-lan gaitza, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2017-04-26
«Erran nezake hirugarren nobela hau dela gehien harritu nauena. Harritu, harritzearen zentzu baikorrenean. Uste dut, aurreko nobelen aldean, hirugarren hau dela hobekien egokitzen dena idazlearen estilo eta dohainetara».