Aurkibidea
Karmele Urrestiren lehen oroitzapena
LEHEN ZATIA (1927-1943)
Bosgarren Etorbideko egunerokoa
BIGARREN ZATIA (1943-1950)
HIRUGARREN ZATIA (1953-1979)
AZKENA (2010-2011)
Aurkibidea
Karmele Urrestiren lehen oroitzapena
LEHEN ZATIA (1927-1943)
Bosgarren Etorbideko egunerokoa
BIGARREN ZATIA (1943-1950)
HIRUGARREN ZATIA (1953-1979)
AZKENA (2010-2011)
EGILEAREN OHARRA
Fikzioaren logika narratiboari jarraiki idatzita dago nobela hau, baina pertsonaia guztiak hezur-haragizkoak direnez eta gertakizunak ere egiazkoak, idazlearen lizentzia izan da pasarte batzuk irudikatzea.
Inor baino lehen, Letamendi Urresti familia eskertu nahi dut, onartzearren beraien historia miresgarria kontatzea, eta beti erraztasunak ematearren hala eskura dituzten agiri eta argazkiak uzten nola galderei uneoro erantzuten. Ikerne, Txomin eta Patxi, oso estimatua da zuen laguntza.
Elkarrizketak egin ditut Patxi Alkorta Baldomin, Arantzazu Amezaga, Iņaki Anasagasti, Jesus Mari Aramaio, Josu Arrizabalaga, Jose Felix Azurmendi, Pedro Bengoetxea Bonberu, Iņaki Egaņa, Natxo de Felipe, Iņaki Goiogana, Xabier Irujo, Juan Carlos Jimenez de Aberasturi, Pilar Mur, Koldo San Sebastian, Ramon de la Sota, Unai Ugalde, Begoņa Urbieta eta Gaizka Urrestirekin. Eskerrik asko denei.
Manu Sotari buruzko informazioa eman didate Jose Julian Bakedanok eta Leopoldo Zugazak. Haren gutunak irakurtzen utzi zidan Jose Maria Sotak. Eta Manuk 1941ean New Yorken idatzi zuen eguneroko argitaragabea, harri bitxia, nire esku utzi zuen Pedro Sotak.
Antonio Gezalaren oinordeko bik, Oier Aranzabalek eta Ramon Etxebarria de Gezalak, margolariari buruzko xehetasunak eman eta obrak erakutsi zizkidaten. Orobat, eskerrak Bilboko Arte Ederren Museoari berriz ere.
Josep Benet eta Kataluniako erresistentziari buruz Jordi Amatek eta Antoni Batistak emandako argitasunak garrantzitsuak izan dira.
Jose Antonio Agirreren 1941eko dokumentala utzi zidaten Natxo Escobarrek eta Iker Trebiņok.
Ondarroari buruzko datuak Ondarroako Historiazaleak elkartekoei irakurri eta entzun dizkiet.
Mikel Reparazek lagundu zidan New Yorkeko agiri zenbaitekin.
Amelie Nothomb idazleak osaba Jean-Franįoisi buruzko oharrak eman zizkidan.
Josemari Isasik hainbatetan erakutsi dit fikzioaren bidea, eta Aitor bere anaiak lagundu du itzulpenean.
Bilboko Foru Liburutegia, Euskadiko Artxibo Nazionala, Ondarroako Txomin Agirre Liburutegia eta Arxiu Nacional de Catalunyako langileek ate guztiak zabaldu dizkidate.
Bilboko Astarloa liburu-dendakoek, noan bakoitzean, tokitxo bat egiten didate.
New Yorkeko Ledig House idazleen egoitzan idatzi nituen nobelako lehen lerroak 2015eko udaberrian. Gainerako guztiak Ondarroan, etxekoen aldamenean.
Laguntza eta adorea eman didazuen guztiei, mila esker bihotzez.