Ragga-ragga dator gaua
Ragga-ragga dator gaua
2006, nobela
152 orrialde
84-95511-84-3
azala: Gotzon Garaizabal
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2011, poesia
2004, poesia
 
Ragga-ragga dator gaua
Paddy Rekalde, 2006

Aitaren hiletara Coruñatik Bilbora itzuli den boxeolari ohi baten ibilerak kontatzen ditu Paddy Rekaldek bere bigarren nobelan: Ragga-ragga dator gaua. Urte batzuk badira Joxan Uriartek Galizian bota dituela sustraiak; han jokatu zituen azken borrokak, gimnasio batean lan egitera erretiratuta dago, Bibi lagunarekin bizi da… Baina orain, Bilbon, ostiral sargori honetan, betiko lagunei bisita egiteaz gainera, aspaldiko kontu batzuk argitzeko eta kitatzeko asmoa du. Bien bitartean, Txirene irratian albiste saminak entzuten dira.

kritikak:
Estetika vs estetika, Ibon Egaña, Berria, 2006-10-29
«Hala hiriaren deskribapena egitean, nola pertsonaien garapenean zein diskurtso kolektiboa garatzerakoan, lehentasuna estetika (underground) bat garatzeari eman zaiola begitantzen zait, eta hiriaren estetizazioari kritika egin nahi dion liburua dela kontuan izanik, harrigarria behintzat bada».
Azala eta... mamia?, Aritz Galarraga, Gara, 2006-11-18
«Behin liburua irakurrita, irudipena daukat Ragga-ragga dator gaua nobelan kontatzeko moduari, azalari garrantzi handiagoa eman zaiola mamiari baino, hau da, idazleak, bereizgarri dituen ezaugarriei fidel izateagatik akaso, albo batera utzi dituela bestelakoak».
Ragga-ragga dator gaua, Goizalde Landabaso, Radio Euskadi, 2006-11-26
«Hiria erakutsi baino sentiarazi nahi dio; eta gidaritza-lan horretan Bilbo bi erakusten ditu; izan zena, batetik. Gaur egun dena, bestetik».
Hiri marjinatua, Javier Rojo, El Correo, 2007-01-31
«Liburu interesgarria da baina narrazioa ez da berez garatzen, ez doa aurrera barneko logika baten arabera. Narraziotik kanpo dagoen osagai batek, ideologiak alegia, determinatzen du zein izango den istorioaren ibilbidea».