18
Fat Boy Slim-en Gangster Tripping kanta entzuten ari ginela ohartxo bat pasatu didate hemengo lagunek emakume itoaren inguruan. Harekin etorritakoek epaitegikoei emandako emakumearen izena: Sokhna...
Sokhna, halaxe zeukan izena emakume senegaldar itoak. Halaxe dauka izena gaurkoan eta gurean injustiziak, harekin batera zekarren ume jaio gabea ahaztu barik. Sokhna, gogora ezazue izena, entzuleok, Sokhna. Biharko egunkarietan lazgarri iritziko diote gaur gertatu denari... eta hainbat dolu adierazpen zabalduko dira bazter guztietan... baina bihar bertan antzeko egoera batean egoterik ez du inork saihestuko. Malko merkeak Europa honenak. Telebistan emango dituzten irudiei begirada lausoak zuzenduko dizkiegu, eta, hala ere, hurrengo berria ematearekin batera Sokhna itoaren irudi ikaragarria ilundu egingo zaigu bihotzean, gura barik zabaldu den argazki-makina bateko pelikula karretea bezala... Sokhna itoaren irudi ikaragarrien ostean eguraldiaren berri emango digute, eta kirolena, hemengo futbol taldeen gorabeherak, gure plazaren baten erdian halako eskultura erraldoi bat jarri dutela, halako sariak banatu direla, edota auskalo nongo basoetan lau kiloko onddo bat topatu dutela gure gastronomia sakratuaren gozamenerako...
Madness, madness
Madness tight on the heads of the rebels
The bitterness erup's like a heart blas'
Broke glass, ritual of blood an' a-burnin'
Served by a cruelin' fighting
5 nights of horror and of bleeding
broke glass, cold blades as sharp as the eyes of hate
and the stabbin', it's war amongs' the rebels
madness, madness, war.
Night number one was in Brixton
Sofrano B sound system
'im was a-beatin' up the riddim with a fire
'im comin' down his reggae reggae wire
it was a sound checkin' down your spinal colum
a bad music tearin' up your flesh
an' the rebels dem start a fighting
de youth dem just tun wild,
it's was among' the rebels
madness, madness, war.
Tira, guk ere, borrokalari epelok, oso ondo zer egin jakin barik, kanta zahar bat zabaldu dugu uhinetara Sokhna-rekin gertatutakoak sortu digun amorrua kaleratzeko... Linton Kwesi Johnson dub poeta eta abeslariaren Five Nigths of Bleeding doinu zoragarri eta sendoa entzuten ari zarete... abesten ari den jakin barik, errezitatzen ari den jakin barik, edo, hobe esanda, gauza biak egiten ari dela jakinda bere indar guztia helarazteko gauza da Linton Kwesi Johnson... LKJ.
Bost gau Brixton-en, sua eta odola, sufrimendua eta borroka Linton-en poema lerroetan. Bost gau ikaragarri Linton-en berba sendoez aletuta.
Night number three, over the river
Right outside the Rainbow
Inside James Brown was screamin' soul
Outside the rebels were freezin' cold
Babylonian tyrants descended
Bounced on the brothers who were bold
So with a flick of the wris', a jab and a stab
The song of hate was sounded
The pile of oppression was vomited
And two policemen wounded
Righteous, righteous war.
Badira egunak beste batzuk baino txarragoak, Txirenetarrok, egun motelak eta egun biziak, egun hotzak eta gaurkoa bezain sargoritsuak... ez dago zalantzarik, baina gaurkoa, kaleko giroa ez bezala, nahiko goibel agertu da goizean, Santurtziko portuan gertatutakoagatik, eta are goibelago jarri zaigu orain gaueko ordu honetan. Beste heriotza baten berri eman behar dizuegu!
Night number five at the telegraph
Vengeance walk thru de doors
So slow, so smooth
So tight and ripe and smash!
Broke glass, a bottle finds a head
And the shell of the fire heard crack!
The victim feels fear
Finds hands, holds knife, finds throat
Oh, the stabbins and the bleedin' and the blood,
It's war amongs' the rebels
Madness, madness, war
Bai, entzun duzuena, beste heriotza baten berri eman behar dizuegu zoritxarrez! Gaur Jon Bengoa preso politikoa urkatuta aurkitu dute ziegan errekuentoa egitean. Telefonoaren bestaldean daukagu Aitor...
Hor zaude?
Bai... hemen nago.
Orain minutu bat deitu duzu Jon Bengoarena kontatzeko. Zer dakizu?
Bueno, dagoeneko zuk azaldu duzu, Jon Bengoa urkatu egin omen dela ziegan. Halaxe topatu dute errekuentoa egitean, eta ondoko ziegakoek berehala deitu dute hona, Euskal Herrira, ahal izan duten bezain laster.
Hemengoa zen Bengoa, ezta? Bilbokoa esan gura dut...
Bai, bai, Bilbokoa... Orain dela urtebete inguru berriro espetxeratu zuten Jon Bengoa... Kartzelan hamabi urte egin ostean kaleratu zuten, urtebete-edo kanpoan eman eta, fiskalak hala eskatuta, epaileak berriro espetxeratu zuen, kondenaren murrizketa eman zion aginduan akatsak zeudela argudiatuz. Epaileak fiskalari arrazoia eman eta orain urtebete espetxeratu zuten berriro.
Kolpe gogorra...
Jakina! Abokatuak argi utzi zuen berriro espetxeratzeko aginduak ez zeukala lege aldetik nondik heldu, baina badakizu zelakoa den justizia euskal preso politikoentzat... iruzur etengabea.
Urkatuta aurkitu dute. Ez da lehenengo kasua.
Eta zoritxarrez, uste dugu ez dela azkena izango. Bigarren espetxeratze honek psikologikoki kalte oso handia egin zion Jon Bengoari, itzela, halaxe komentatu ziguten bere familiakoek, depresio gero eta sakonago batean murgildua zela... Familiak espetxe zuzendaritzakoei psikologo baten laguntza eskatu bazien ere, hauek uko egin zieten laguntza eskaera guztiei... Begira zertan geratu den kontua.
Pentsatzen dut familiak konfiantzako psikologo bati informeren bat eskatuko ziola, espetxeko zuzendaritzari helarazteko...
Bai, eta informe horretan argi azaltzen zen Jon Bengoa halako laguntza baten beharrean zegoela, kontua ez zela txantxetakoa... Baina hori da euren politika, presoa ahalik eta gogorren estutzea, eta hark ez badu irteerarik ikusten, eta bere buruaz beste egiten badu, ba, azken finean Estatua pozik...
Eta gainera esango digute, presoak berak erabaki duela bere buruaz beste egitea!
Horixe, bai.
Gure entzuleek jakin beharko luketen beste zeozer aipatu gura duzu, Aitor?
Momentuz hauxe da daukagun informazioa. Pentsatzen dut hemendik gutxira hona ekarriko dutela... eta, horretaz gain, kalean salatuko dugula Jon Bengoaren hilketa... Hilketa izan delako gertatu dena.
Kalean salatuko da...
Kaleetan kartelak ipinita daude. Gaur gauerako egin dugu manifarako deia. Hamar t'erdietan Santiago plazan bildu eta zazpi kaleetan barrena egingo dugu hilketa berri honen kontrako mobilizazioa.
Ederto, Aitor. Eskerrik asko informazioarengatik... Ederragoa izango zen Jon Bengoa kaleratua izan den albistea ematea, bizirik eta lagunen artean egongo zela esatea, baina bestelako berria zabaltzea egokitu zaigu... Laster arte, Aitor.
Agur, bai.
Sokhna, bere ume jaiogabea eta Jon Bengoa izan dira gaurko irratsaioan berri latz eta ikaragarriak. Ez da samurra izango gau honetakoa, hemendik ordu batzuetara, halakoekin amaitzea, ez. Bestelako kontu atseginagoak emango genituzke gusturago, zelan ez, baina errealitateak honelakoak ekartzen dizkigu behin eta berriro.
CD irakurgailuan ragga kanta bat daukagu, Shaggy-ren ragga indartsu bat. Aitorren deia jaso aurretik aukeratua. Ez dugu aldatuko. Ez diegu gure eguneroko bizitza aldatzen utziko. Iparra galdu barik, ukabilaren kolpea nora zuzendu behar dugun ahaztu barik, ragga kanta hau entzungo dugu... hamar t'erdietan Santiago plazan ahalik eta jende gehien bildu behar dela aldarrikatuz...
Beroa izango da gaurko gaua, sargoriak irakiten jarri duen eguna baino beroagoa. Beroa, bai, Txirenetarrok, kanta hau bezain beroa. Ragga-ragga dator gaua...
Mr. Boombastic
What you want is some boombastic romantic fantastic lover
Shaggy
Mr. Lover lover, Mr. Lover lover, girl, Mr. Lover lover
She call me Mr. Boombastic say me fantastic, touch me in me back
She say I'm Mr. Ro...mantic
She call me Mr. Boombastic say me fantastic, touch me in me back she say