Kristalezko begi bat
Kristalezko begi bat
2013, nobela
168 orrialde
978-84-92468-44-7
azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2020, poesia
2019, narrazioak
2010, poesia
2000, poesia
 

 

HUTSIK BAINA PILPIRAKA

 

Proban jartzen dihardut zenbaterainoko erresistentzia diodan minari. Hemen egonda eta idazten ari naizena idatziz egiten dut hori.

        Baina errealitatea, ez denez abstraktua, estolda baten tapa bezain itogarria egiten zait.

        Hatsanka nago.

 

 

Saiatuz gero, ihes egin dezaket imajinatuz, adibidez, ni neu urrutiko tokiren bat naizela. Eguzkiak ukitzen banau, nire ilea ilundi gorrixkatxoa da itsas paisaia batean, non nire begi-koxkoak atoloiak diren, hutsik baina pilpiraka.

 

 

Ohartzen al naiz egonaldi hau, nolabait, zerbait mitiko bihurtzen ari naizela niretzat?

        Bai.